Páginas

miércoles, 15 de diciembre de 2010

Berri Txarrakek Txolarreren aldeko eguna borobildu zuen Anoetan

Berri Txarrakek sekulako amaiera eman zion egun paregabe bati. Horren aurretik ere izan zen zer ikusia: Loatzo eskolako ikasleen kalejira, Aitzol Barandiaran eta Amaia Agirrerekin bertso bazkaria eta  trikipoteoa herrian barrena. Merezi izan zuen egun bat, merezi duen irrati batentzat, Txolarren Irratiarentzat!


Gutxienez beste 10 urtetarako indarrak bildu dituztela diote Txolarre irratikoek, pasa den Larunbatean Anoetan burutu zen "Txolarre Eguna"ren arrakasta ukaezina erakusten digu honek. Gustura geratu ziren antza irratikoak, eta horixe da garrantzitsuena!

Goizean goizetik nabaritu zen herrian egun berezia zela, Loatzo musika eskolako ikasleek instrumentuak hartuta kaleak alaitu zituzten hotzez begiratzen zieten ikusleen laguntzaz. Horren ondoren, Kuku Elkartean berotan sartu eta bertso saio orijinalaz gozatu ahal izan zuten Bertso bazkarira bertaratu zirenek.


Hortik aterata eta berotasuna galdu gabe, trikipoteoa burutu zuten giro alaiean. Baina momentu gorena gauean etorri zen, Berri Txarrak talde ezagunaren eskutik. Anoetako Gaztetxean ez zen txokorik geratu libre; musika, gozamena, izerdia... eta lanean jarraitzeko indar metaketa!

1 comentario:

  1. Goizean ez nintzen egon Loatzoko txaranga ikusten baina beste ekimenetan bai eta esan daiteke eguna borobila izan zela. Hori bai, Txolarrek ez du egun soil bat merezi baizik eta irratikoek behin eta berriz aipatu izan dute ateak irekiak dituztela edonorentzat saioak egitera eta hemendik animatu nahiko nuke jendea saioak egitera, bidezidorretik tresna komunikatibo herritarrak probestuaz! Arre arre Txolarre!!!

    ResponderEliminar