Páginas

martes, 22 de febrero de 2011

Euskara eta orijinaltasuna: Euskaraz bizi nahi dut!

Aurreko post-ean aipatzen nuen bideoaren zati batean lelo hau zeraman kamixeta agertzen zenez, beste kanpaina batekin gogoratu nintzen, "Euskaraz bizi nahi dut" zioen kanpainarekin, alegia.



Beste ekimen honetan du oinarria kanpaina horrek. Batzuk esango dute ez daukala zentzurik, "ze zerikusi daukate besarkadek eta euskaraz bizitzearen aldeko kanpainek?". Ba nik uste zentzu bat aurkitu ahal zaiola. Jatorrizko ekimenean "Free hugs" zioen kartelak, besarkadak debalde banatzen zituen gizon hark. Oraingo kartelak "euskaraz bizi nahi dut" jartzen du. Esaidazue, Nafarroan euskaraz bizi nahi duena ez al da apur bat bakarrik sentituko? Ez ote du besarkada baten beharrik, jasaten dituen eraso guztiak eta gero? Bai, besarkadak eskatu gabe eman behar zaizkio horri...

Eta jatorrizko bideoarekin dituen paralelismoekin jarraituz, hau ere ez da bideo huts batean geratu, bideo gehiago etorri ziren honen atzetik. "Free hugs" jende askok imitatu zuen mugimendua izan zen, eta "Euskaraz bizi nahi dut" kanpainak herriz herri estilo bereko bideoak bildu ditu: BerriozarrenArrotxapean, Lizarran...

Ideia beste ekimen batzuetatik hartutakoa bada ere, nik uste orijinala izaten jarraitzen duela, ez dela beti egiten den zerbait eta herriz herri grabatutako bideo horiek gertutasuna ematen diotela kanpainari.

sábado, 19 de febrero de 2011

Euskara eta orijinaltasuna: AEKren eskerrak emateko bideoak

Hainbat pertsona erdi biluzik agertzen ziren bideo ezberdinak publikatu ditu AEKk azken egunetan. Euskara ikastera jendea erakartzeko modu berria ote zen galdetzen genion batzuk geure buruari...

Bideo kuriosoak, probokatzaileak, atentzioa deitzen duten horietakoak... AEKko hauek badute nahikoa imajinazio! Baina hori ere normala da, hainbeste urtetan jendea euskara irakastera animatzen aritzeak ideiak etengabe berritzera behartzen zaitu! Baina aipatzen ditudan bideo hauek ez dira matrikulaziorako bideoak, orain egun gutxi kaleratu zuten azken bideoa, gainontzeko guztiei zentzua ematen ziena. Hauxe da:



Eskerrak emateko bideo bat da beraz, eskerrak eman eta aldi berean salaketa modu orijinal batean egiteko modu bat. Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikaren ondorioz euskaltegien dirulaguntzak “oso desegokiak” direla salatzen dute, eta egoera larri honetan Gobernuaren erabateko aldaketa ezibestekoa dela ere esaten dute; baina hori horrela idatzi izan balute ez zuten jendearen atentzioa deitzea lortuko... bideo hauekin bai.

Komunikazio estrategia ezberdinak, orijinalak... mota guztietako informazioz inguratuta bizi gara eta geroz eta zailagoa da itsaso horren erdian gure irlatxoa ezagun egitea. Zorionak AEKri, lehenik eta behin horretaz konturatu izanagatik; bigarren, horren aurrean neurriak hartu izanagatik eta, azkenik, egiten duten lan guztiagatik.