Páginas

domingo, 16 de enero de 2011

Ahozkotasuna eta multimedia diskurtsoa, 2.zeregina.

Ikusentzunezko erreportai bat egiterakoan gauza asko hartu behar dira kontutan. Erreportai hori hedabide digital baterako egina denean, pentsatu beharreko gakoak biderkatu egiten dira. Horixe dakar multimediatasunak, komunikazio aukerak zabaltzen ditu, baina aukera horiek ondo aprobetxatzen jakin egin behar da!

Horretarako, erreportaia osatzeko hainbat pausu jarraitu behar dira, eta pausu bakoitzean multimediatasuna ondo garatzeko beharrezko diren hainbat erabaki hartu beharko ditugu. Nire ustez pausu horien artean bereziki garrantzitsua da azken biak aipatzea; produktu definitiboa osatu eta berau hedabide digitalean kokatzearekin batera, sarean zabaltzea. Bi puntu hauetan aro berriko multimediatasunak eskaintzen dituen aukera berri horiek sartzen dira jokoan bete betean. Erreportaia osatzerakoan kontutan hartu beharko dugu hipertestuaren erabilera, interaktibitatea eta multimediatasuna. Euskarri ezberdinak eskura izanik eta guztiak erabiltzeko ahalmen berarekin, horietatik zein lehenetsi erabakitzea guri dagokigu, eta horretarako hartzailearen perfilean jarri beharko dugu arreta. Eta azkenik, produktuaren zabalpena. Hedabide digitalean bertan agertzeaz gain, sarean zehar ahalik eta gehien zabaldu behar dugu gure lana, horretarako ere hartzailearen perfila ondo ezagutzea garrantsitsua da; sare sozialetan ibiltzen ote den, zein webgune bixitatzen dituen...

Multimediatasunarekin, beraz, erreportai bat egiteko urratsak ez dira produktuaren osaketarekin amaitzen, haren zabalpena ere planifikatu beharrezko zerbait da. Gero eta hobeto planifikatu, orduan eta jende gehiagorengana iritsi ahalko gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario