Páginas

sábado, 19 de febrero de 2011

Euskara eta orijinaltasuna: AEKren eskerrak emateko bideoak

Hainbat pertsona erdi biluzik agertzen ziren bideo ezberdinak publikatu ditu AEKk azken egunetan. Euskara ikastera jendea erakartzeko modu berria ote zen galdetzen genion batzuk geure buruari...

Bideo kuriosoak, probokatzaileak, atentzioa deitzen duten horietakoak... AEKko hauek badute nahikoa imajinazio! Baina hori ere normala da, hainbeste urtetan jendea euskara irakastera animatzen aritzeak ideiak etengabe berritzera behartzen zaitu! Baina aipatzen ditudan bideo hauek ez dira matrikulaziorako bideoak, orain egun gutxi kaleratu zuten azken bideoa, gainontzeko guztiei zentzua ematen ziena. Hauxe da:



Eskerrak emateko bideo bat da beraz, eskerrak eman eta aldi berean salaketa modu orijinal batean egiteko modu bat. Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politikaren ondorioz euskaltegien dirulaguntzak “oso desegokiak” direla salatzen dute, eta egoera larri honetan Gobernuaren erabateko aldaketa ezibestekoa dela ere esaten dute; baina hori horrela idatzi izan balute ez zuten jendearen atentzioa deitzea lortuko... bideo hauekin bai.

Komunikazio estrategia ezberdinak, orijinalak... mota guztietako informazioz inguratuta bizi gara eta geroz eta zailagoa da itsaso horren erdian gure irlatxoa ezagun egitea. Zorionak AEKri, lehenik eta behin horretaz konturatu izanagatik; bigarren, horren aurrean neurriak hartu izanagatik eta, azkenik, egiten duten lan guztiagatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario