Páginas

miércoles, 16 de marzo de 2011

Euskara eta orijinaltasuna: Zea Maysek gorrentzako bideoklipa egin du

Orijinala bada, oso; eta ederra ere bai. Euskaraz denez, atal honen barruan jartzeko askatasuna hartu dut. Zea Maysek, bere azken diskoko "Negua joan da eta" abestiarekin gorrentzako bideoklipa egin du, eta ikusteko modukoa da!

Egia esan ez dakit beste hizkuntzatan lehendik horrelako zerbait eginda dagoen; euskaraz behintzat ez dut uste, oso oker ez banago lehenengo aldia da (inork antzerako bideorik ezagutzen badu, abisatu!). Niri behintzat oso ona iruditu zait, sekulakoa. Pentsa liteke pertsona bat zeinuen hizkuntzan abesti bat interpretatzen ikustea aspergarria izan litekeela, baina keba! Interpreteak indar handia ematen dio bideoari, oso ondo egiten du bere lana; ez zara aspertzen, eta pixka bat ikasteko ere balio du! Ziur, bideoa ikusi ondoren ia mundu guztiak gogoratuko duela "larrua jo" nola esaten den!

No hay comentarios:

Publicar un comentario