Páginas

lunes, 14 de marzo de 2011

Euskara eta orijinaltasuna: Korrika

Euskara ahoz aho, euskara eskuz esku; Korrikak euskalduntzearen aldeko aldarria zabaltzen du Euskal Herri osoan barrena emozioz beteriko 10 egunetan.

Lehenago aipatutako bideoak orijinalak dira, zalantzarik gabe; baina nire ustez euskararen alde egiten diren ekimenen artean txundigarriena bi urtez behin ospatzen den Korrika da. Ehundaka kilometro, milaka pertsona eta lekuko bakarra, inoiz geratzen ez den lekukoa. 17. edizioa da aurtengoa, baina urte guzti hauetan ez du emozio izpirik ere galdu. Hasiberria zen AEKk bultzada ekonomikoa lortzeko antolatu zuen lehenengo Korrika; 17 edizioren ondoren helburu hori mantentzen jarraitzen du, eta euskarak horrelako ekimenik behar ez izatea nahiko genukeen arren, emozioz itxaroten dugu errepide alboan furgonetaren musika hotsa noiz entzungo.

17.edizioko prestaketekin buru belarri dabiltza orain AEKko lagunak, baina atzera begira jartzea polita da batzuetan. Youtubek eskaintzen duen hemeroteka zabalean barrena nabigatzen, bideo pare bat topatu ditut. Lehenengoa hauxe, 1999an egindako bideo bat, Korrikaren historia eta filosofia azaltzen du.




Beste bideo hau EITBrena da, honek ere Korrikaren historia kontatzen digu. Euskararen aldeko ekimen baten bideo bat gazteleraz izatea ironikoa ote den ala ez, beste batean eztabaidatuko dugu...

No hay comentarios:

Publicar un comentario