Páginas

martes, 1 de marzo de 2011

Euskara eta orijinaltasuna: Kilometroak'98ko bideoa

Euskara eta orijinaltasuna aipatuta, urtero urtero egiten diren Kilometroak, Ibialdia, Araba euskaraz, Nafarroa oinez eta Herri Urratseko bideoetaz oroitu naiz. Eta, batez ere, Kilometroak'98 ko bideoklipaz.

Kilometroak, Ibilaldia, Herri Urrats, Araba euskaraz eta Nafarroa oinez Euskal Herriko ikastolek antolatzen dituzten jaialdiak dira; euskararen alde eta bestelako hezkuntza sistema bat bultzatuz. 5 jaialdi urtero, Hegoaldeko euskal probintzia bakoitzeko bat, eta Iparraldean beste bat. Urtero, beraz, 5 bideo gai beraren inguruan, eta guztiak erakargarri egin behar... geroz eta zailagoa da orijinaltasunari eustea!

Ba horretan pentsatzen ari nintzela, Kilometroak 98ko bideoaz oroitu naiz. Tolosaldean ospatu genituen urte artan Kilometroak; Anoetako Herri Ikastolan ikasten nuen nik garai hartan eta guk ere, ikasle gisa, hartu genuen parte guzti hartan! Besteak beste, bideokliparen grabaketan! Pertsonaia famatu ezberdin askok kantatzen zuten "Mundiala!" leloa zeukan ospakizun hartako abestian. Baina beno, esatea baino, ikustea hobe, ezta?




Bideo honek oroitzapen asko ekartzen dizkit, kuriositate gisa, oso ondo gogoratzen dut bideo honen grabaketa izan zela "web" hitza lehenengo aldiz entzun nuen momentua. Orain pentsaezina dirudi, baina abestiak "web, web, web, web, mundiala da!" esaten duen momentuan dantzan ari ginenetako inork ez genuen ulertzen zer zen esaten genuena. Zer demontre da ba "web" hori?!?

Ta bueno, propina gisa, sekretutxo bat esango dizuet... bideoko segundutxo batean, ni ere agertze naiz!

5 comentarios:

  1. konturatzen zara aipatutakoak 5 direla? Hego Euskal Herrian 4 herrialde + ipar euskal herriko bat. abestia motelegia da baina ondo dago!

    ResponderEliminar
  2. Ostras!! batuketak itten e ahaztu intzait! jesussss, eskerrak batzuk kontuatze dian! eskarrikasko!

    ResponderEliminar
  3. Ikusi zattut Aiora... beste batzun arten! Luze xamar jun zan atxalde hura e...
    Portzierto, bideoko protagonista Olanokin ateatzeana Txomin da ezta?

    Eneritz

    ResponderEliminar
  4. Zenbat denboa ikusi gabe..(bueno...zuk aurrekon esan arte xD) Ta zenbat jende ezagun! Ni enaiz bate guatzen...baño jo,ondo eon tzan ez? ona ona


    J.

    ResponderEliminar
  5. aupa Aiora!
    ba nik etzaitut ezagutu je,je
    Gogoratzen naiz abestia egiterakoan ere egon zirela eztabaidak. Deabruakek proposatu zuen bere burua eta atzera bota zioten. Pena. Askotan eszena lokala ahazten zaigu... baina tira
    besarkadak

    ResponderEliminar