Páginas

sábado, 20 de noviembre de 2010

Bitter Honey eta Governors Gaztetxean

Gaztetxean izan nintzen atzo aspaldiko partez, lana dela eta okupatu xamar ibiltzen naiz asteburuetan eta nahi baino asti gutxiago izaten dut Gaztetxean ibiltzeko. Baina atzo bai, atzo joan ahal izan nuen eta izugarri pozten naiz! Gustatzen zaidan talde bat zuzenean ikusteko aukera izan nuen, etxean bertan, Gaztetxe batek ematen duen goxotasun eta gertutasunarekin. Eta gainera, lehenago inoiz entzun gabeko talde bat ezagutzeko aukera izan nuen.

Nire kultura musikala ez da batere zabala, ez dakit gauerdikoeztula.blogspot.com-en egiten diren moduko kontzertu kronikak egiten, baina tira, ondo pasatu nuen eta hori da hemen agertzea nahi dudana.

Gustatzen zaizkit Gaztetxean egiten diren kontzertuak. Beti egongo da soinu arazoren bat, agian noizbait bafle bat erreko da eta besteren batean kortozirkuitu batetik gertu ibiliko gara... baina arazo berberak izango dira ospea duen talde batekin edo bere herrian soilik ezagutzen dituzten taldeekin. Gaztetxeak taldeak hurbiltzen ditu jendeagana, ez soilik lokalaren tamainagatik, autogesioagatik ere bai. Kontzertuak antolatzeko taldeekin hitz egin, baldintzak adostu, soinu frogetan lagundu, afaltzen eman, kontzertua komentatu... herriko jendeak egiten du hori guztia, gaztetxeko gazteek, guk geuk, nahi duen orok. Gaztetxeei buruz edota Anoetako Gaztetxeari buruz luze idatz nezake baina ez da orain horretarako garaia, goazen harira!

Bitter Honey eta Governors. Arrasate inguruko saioa genuen atzokoa, eskenatoki gainean eta behean ere nabaritzen zen hori.

Bitter Honey


Ez nituen ezagutzen, agian noizbait entzungo nuen beraien zerbait baina nire izaera despistatuari esker sorpresa politta izan zirela esan dezaket. Inglesez izanda ere, kantatzerakoan ulertu egiten zaion estilokoak ziren -ez ditut oihuak soilik diren "estiloak" jasaten-. Kontzertuaren atal bat gitar bakarraz egin zuten, baina inkorporazio berria igo zenean taula gainera taldeak dezente irabazi zuela esango nuke. Ez dakit zer motatako musika jotzen duten azaltzen, lehen ere esan dut ez dudala honetaz ulertzen, beraz hementxe uzten dizuet taldearen lanaren adibide bat:





Governors


Hatortxurock'10eko abestiarekin ezagutu nuen Governors taldea.



Abestia entzutean ordea ahotsa ezagun egiten zitzaidala konturatu nintzen, ahotsagatik soilik identifika ditzaket nik taldeak, musikariengatik sentitzen dut baina horretarako ere ez naiz gai jejejej Fjord eta Ekoneko abeslaria, izugarri gustatzen zaidan ahotsa, orain Governors izeneko taldean. Pixka bat begiratzen hasi, abesti gehiago entzun... konbentzituta, atsegin ditut! Sekulako poza hartu nuen Gaztetxean joko zutela jakin nuenean, eta kasualitate batzuei esker lanean jai! Zoragarri! Gaztetxera beraz, emozioz beteta.



Bueno, esan bezela, ez naiz gai kontzertu baten kronika egiteko, beraz ez naiz saiatu ere egingo. Nik oso oso ondo pasa nuen, gustatu zitzaidan Governorsen zuzenekoa. Zuek ere libre zarete zuen iritzia emateko, hementxe daukazue leku umil bat horretarako, animatu!!!

5 comentarios:

  1. Aupa!
    Kontzertu elegantea izan zen bai. Oso zuzeneko bizia eskaini zuten Governors ekoak. Ondoren giro politta sortu zen eta asko izan ginen tentazioan erori eta etxera ezin joanean ibili ginenak. Anoetako gaztetxeak badu zerbait...

    ResponderEliminar
  2. Egia esan bai, oso ondo eon tzan. Afaltzen ai ginala batenbatek komentatze zian nahiz ta gaztetxen 10mila kontzertu in, gaueko 9k aldea izatean sentipen hoi -ondo ateakoa?soñuak fallatukou?- eztala aldatuko...eta bueno bai, arazo teknikoren bat edo beste bai..baño oso ondo. ta giro politta...bitter honey gustatu nitzaiten..rock klasikoa eo..antzekoa...bai bai..

    ResponderEliminar
  3. Lagunartean gustora egon giñen aspaldiko partez zarata pixka bat entzuten. Governorsen burrundak buruko ileak (nahiz gutxi izan) tente jartzen ditu, baxujole baten iritziz sei sokadun baxuak badu zer esanik horretan, askozaz grabeago sonatzen baitu eta ateratzen duen soinu kalitatean badu zerbait indartsua.
    Ta Bitter Honeyren inguruan Joanarekin ados, nei ere gustatu zitzaidan, nahiz eta letretan zipitzik ez ulertu

    ResponderEliminar
  4. Iepe!! Ba nik ez nuen joateko aukerarik izan...eta egia esan pena pixkat batekin gelditu nintzen, baina hurrengo batean behrko..

    ResponderEliminar
  5. ba ni Governors en zai ta zai, Bitter Honey noiz bukatuko desiatzen (errespetu osoz), eta azkenen hiruzpalau kanta ikusita etxea jun "behar" izan nun. ze izatean bapaten ondoeza antzeko bat sentitzea...

    gaztetxeko hauek badute meritua! antzerki, hitzaldi, kontzertu, bideo emanaldi... gazteok kontsumista eta drogazale hutsak baino zerbait gehiago bagara, ezta?

    ResponderEliminar