Kultur eta kirol astea aurrera doa pixkanaka. Atzo hondakinen atez ateko bilketari buruzko hitzaldia entzuteko aukera izan zuten 19:00etan udaletxeko areto nagusira bertaratu zirenek. Usurbilgo Udaleko Imanol Azpiroz zinegotzia izan zen bertan azalpenak ematen, herrian izan duten esperientzia konpartitu zuen eta bi ordu pasatxoz jendearen harreta berenaganatzea lortu zuen.
Usurbilen urtebete baino gehiago daramate atez ateko hondakin bilketaren sistemarekin, orain arte lortu dituzten emaitzen edo beste edozein konturen berri izan nahi baduzu sar zaitez webgune honetara. Hilabete guzti hauetan ikerketa, elkarrizketa eta erreportai ugari egin dituzte Usurbil aztertuz.
Hau Berriak egin zuen bideo bat da, horren adibide.
Astebeteko epean bigarren aldia da gai hau jorratzen dela Anoetan. Izan ere, pasa den ostiralean, Azaroak 10, Gipuzkoa Zero Zabor taldeko kideek hitzaldia eskaini zuten Gaztetxean. "Hondakinen arazoa Gipuzkoan; Ezinbesteko kalea ala eredu okerraren ondorioa?" hitzaldira 30 bat lagun bertaratu ziren eta GZZren webgunean ikus daitekeenez, gustura aritu ziren gaiaren inguruan.
Eta gai honekin ari garenez, hementxe uzten dut ikustea merezi duen bideoa...
Kultur asteko beste albiste batzuk:
- San Juan kaleko paretak kontatu dit...
- Makrobiotika saioa Kukun
Oso ona bideoa! Eskerrak, umorea behintzat ez digute kendu...
ResponderEliminarBaina bromak alde batera utzita, Gipuzkoako Zero Zabor ekimenekoek Anoetako gaztetxean eskaini zuten hitzaldian izan nintzen eta lehendik nahiko ziur baldin baneon ere, orain ez dut zalantzarik Usurbil, Hernani eta Oiartzunen martxan jarri duten Atezko ateko zabor-bilketa eredugarria dela.
jojo! ke buena! hauek eztabe burutik ondo. kontau zenun bezain graziosua da bai.
ResponderEliminar