Páginas

jueves, 25 de noviembre de 2010

Herri Kros arrakastatsua Kultur eta Kirol asteari amaiera emateko

Herri Kros arrakastatsua ospatu zen pasa den Igandean Anoetan. Kultur eta Kirol astearentzako amaiera hoberik nekez pentsa zitekeen. Bikote askok hartu zuten parte korrika saioan, mutil eta neska batez osatutako bikoteak izatea zen baldintza eta horrenbaitan konbinazio ezberdinak ikus ahal izan genituen: aita-alabak, lagunak, bikote-bikoteak... eta irabazle izan zen Labaka anai-arreben bikotea ere bai.

Beldur pixka batez jeiki ziren goizean korrikalariak, eguraldi oso kaxkarra iragarria baitzegoen egun handirako. Baina beno, azkenean zorionez -batez ere korrikalariak animatzera joan ginen ikusleon zorionerako- eguraldiak ere errespetatu zituen korrikalariak eta euri jasarik gogorrena saioa amaitu ostean bota zuen.

Talde argazki politta, ezta?


Hona hemen helmugara iristen lehenak izan zirenen bideoa:

2 comentarios:

  1. Egia esan enun uste hainbesteko exitoa eukiko zunik, baño baa, pozte naiz! Hurrengon zu attakin! xD

    ResponderEliminar
  2. Ni korrika nekatu nitzen...baino nola ez,merezi izan zun!!!hurrengo urtearte!!

    ResponderEliminar