Bideo proiekzioen eguna izan zen atzo Kultur eta kirol asteko ekitaldien baitan. Lehenengo Urrian ospatu zen Euskal Jaiaren bideoa ikusi ahal izan zuten 30 minutuko proiekzio baten bidez.
>> Euskal Jaiaren inguruko erreportai txiki bat aurki dezakezu blog honetna bertan. Hementxe. <<
Horren ondoren "Sagarren Denbora" dokumentalaren garaia iritsi zen. 67minutuko bideo honetan Kristian Etxaluz xiberotarraren eta Alfonso Etxegarai bizkaitarraren historia kontatzen da. Bikote berezia da hau, biak gaztetik lotuak Euskal Herriko askapen borrokari, beren maitasuna sorterritik 7000km-ra bizitzera kondenatuta daude, Alfonso Afrikako Sao Tome irlan baitago deportaturik. Baina erbesteak erbeste, Bidasoaren herrian dauzkate biek begiak eta, itxaropena inoiz galdu gabe, noizbait iritsiko den dagarren denboran dauzkare bihotzak.
>> Sagarren Denbora dokumentalari buruzko informazio gehiago orrialde honetan.< <
Niri izugarri gustatu zitzaidan Sagarren Denbora dokumentala, oso interesgarria eta aberasgarria iruditu zitzaidan. Eta zuri?
Euskal Jaiarena aldiz ez dut oraindik ikusi... Ikusteko modukoa da?
Aupa! Euskal jaiko bideoa ikusteko aukera izan nuen.
ResponderEliminarBeti iruditu izan zait interesgarria gertatu den ekimen bat, berrikustea, kasu honetan bideo bidez. Kalitate handiko irudiak biltzen zituen, soilik iluntzeko erromeria bota nuen faltan. Oso xelebrea izan baitzen, euria zela medio karpak aurrera eta atzera ibili baitziren hankak izango balituztekeen bezela
Egia esan ez izan nun jun baño gustatuko litzaidake ikustea...Lehenago gaztetxen ikusitako baten antzekoa dala esan tziaten..eta bai, normalen dokumental hauek oso interesgarrik izaten dia.. baño ustt nahiko jende gutxi jun tzala udaletxea...
ResponderEliminar